Lege oharra
LEGE-OHARRA
Titulartasuna
Euskal Herria Bildu alderdien federazioa da titularra (IFK: G-71206700, eta helbidea: Gaztelu Plaza 49-1, Iruñea, [Nafarroa])
Erabilera-baldintzak
Ondoren, webgune-atariaren sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dira, baita webgunearen erabileraren ondoriozko erantzukizun guztiak ere.
EH Bilduk bere webgunearen bidez webguneari berari lotutako sarbideari, nabigazioari eta erabilerari dagokienez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.
Konpromisoa hartzen du, halaber, webguneko formularioak izaera pertsonaleko bere datuekin betetzean egiazko informazioa emateko, eta, horrekin batera, datuak dagokion bezala eguneratuta edukitzeko, uneoro erabiltzailearen benetako egoerari erantzunez.
Honako erabilera hauek ez egiteko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak:
I. jarduera debekatu, legez kontrako edo fede publikoaren eta ordena publikoaren aurkakoetan erortzea.
II. izaera arrazistako, xenofoboko, homofoboko, pornografiko-ilegaleko, terrorismoaren apologiako edo giza eskubideen aurkako edukiak edo propaganda zabaltzea, edo gure legeriak onartzen ez duen diskriminatzeko beste edozein modu ere zabaltzea.
III. kalteak eragitea Euskal Herria Bilduren sistema fisiko eta logikoetan, haren hornitzaileenetan edo hirugarren pertsonengan; sarean birus informatikoak edo arestian adierazitako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.
IV. beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzea eta, kasuan-kasuan, erabiltzen saiatzea, edota haien mezuak aldatzea edota manipulatzea.
Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo okerren eta ematen den informazioak Euskal Herria Bilduri edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteen arduradun bakarra.
Erabiltzaileak zabarkeriaz edo engainuz lege-abisu honetan ezarritako obligazioetako edozein betetzen ez badu, bera izango da ez-betetze horrek Euskal Herria Bilduri eragin ahalko dizkion kalte-galera guztien erantzulea.
Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko politika
Webgune hau Euskal Herria Bilduren jabetzakoa da. Webgune honen jabetza intelektualaren eskubideak, ustiapen- eta erreprodukzio-eskubideak, webgunearen orrienak, biltzen duten informazioa, haien itxura eta diseinua, baita webgune horretatik Euskal Herria Bilduren edozein sozietate filial edota mendekoren web-orrietara ezartzen diren estekak ("hyperlinks") Euskal Herria Bilduren beraren jabetza esklusibokoak dira, salbu eta espezifikoki beste zerbait zehazten bada.
Edozein deitura, diseinu edota logotipo, baita webgune honetan eskainitako edo islatutako edozein produktu edo zerbitzu Euskal Herria Bilduk, bere sozietate filial edota mendekoek edo hirugarrenek behar bezala erregistratutako markak dira.
https://ehbildu.eus/ helbideak CC BY-SA lizentzia bat du, hau da, kultura bultzatzeko gomendatutako lizentzia bat. Euskal Herria Bildu da webgunearen jabea, eta hark ezartzen du erakundearen idatzitako eduki guztia Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentzia pean egiten dela.
Egiletza aitortu beharra dakar lizentzia horrek, eta horren ondorioz halaber, erabili, kopiatu, banatu, erakutsi, publikoki agertu, aldatu, garatu, beste material batzuekin konbinatu eta merkataritza-xedeetarako erabili ahalko dela betiere aipatzen bada Euskal Herria Bildu dela edukiaren, diseinuaren, logotipoaren eta beste identifikazio-marka batzuen egilea.
Euskal Herria Bilduren egiletza behar bezala esleitu gabe egindako edozein erabilerak lizentzia horren ez-betetzea eragingo du, eta erakundeak lizentzia etetea eta berehala ezabatzea exijitu ahalko du betiere, eta berariazko lizentziarekiko egoki iritzitako ekintzak ere egikaritu ahalko ditu.
Hirugarrenen jabetzakoak izan daitezkeen jabetza intelektualeko eskubideak eta marka komertzialak behar bezala nabarmentzen dira, eta webgune honetan sartzen den edozein pertsonak errespetatu behar ditu, eta ez da Euskal Herria Bilduren erantzukizuna izango edozein erabiltzailek alderdi horri buruz egin dezakeen erabilera, eta haren erantzukizun esklusiboa izango da, betiere hirugarrenak adierazitako jabetza-eskubideak edo lizentziaren erabilera-eskubideak bete beharko dituelarik.
Euskal Herria Bilduk ez die bere softwarearen jabetza erabiltzaileei transferitzen. Erabiltzailea da softwarea bertan grabatzen duen euskarriaren jabea. Jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztien jabea da Euskal Herria Bildu, softwarea barne. Erabiltzaileak webgune honetako softwarea bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du aztertzeko disekzionatu eta deskonpilatu, eta jatorrizko xede-kodearen bertsioa edo haren hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli.
Informazio gehiago: https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/legalcode.es
Pribatutasunari eta datu pertsonalak babesteari buruzko politika
Datu pertsonalak babesteko pribatutasun-politikaren dagokion orrian sartu dadila adierazten zaio erabiltzaileari.
Cookieei buruzko politika
Cookieen politikaren dagokion orrian sartu dadila adierazten zaio erabiltzaileari.
Baztertze-eskubidea
Euskal Herria Bilduk eskubidea izango du lege-abisuan ezarritakoa bete gabe uzten duten erabiltzaileei edota Euskal Herria Bilduren printzipioak, Kode Etikoa eta irudia erasotzen dituztenei https://elkarrekin.ehbildu.eus/ webguneko eta beste komunikazio-kanal batzuetako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eta zerbitzu horietatik baztertzeko, aldez aurretik zertan abisatu gabe, bere ekimenez edo hirugarren baten ekimenez.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Estatu espainolaren legeriaren arabera arautzen dira baldintza orokor hauek, eta Estatu horretako epaitegi eta auzitegiak dira eskudunak baldintza horien interpretazioari, aplikazioari eta betetzeari buruz sortzen diren gai guztiak aztertzeko. Erabiltzaileak, oharretan edo goragoko ataletan aipatutako lege-politiketan bildutako baldintza orokorrak onartzen dituenez, espresuki uko egiten dio indarreko Prozedura Zibileko Legearen aplikazioari jarraikiz egokitu ahalko litzaiokeen edozein eskumeni.
Pribatutasun politika
PRIBATUTASUNARI ETA DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO POLITIKA
Informazio-gizartearen eta salmenta elektronikoaren zerbitzuen 34/2002 Legean aurreikusitako betebeharren arabera, Euskal Herria Bilduk adierazten du www.ehbildu.eus domeinua Euskal Herria Bilduren jabetzakoa dela (IFK: G-71206700, eta helbidea: Kalae Berria 26/28-1, Iruñea, [Nafarroa]) Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatuta dago Euskal Herria Bildu, 2014ko apirilaren 1ean, 292. folioan, VII. tomoan.
Indarreko legerian ezarritakoaren arabera jarduten du Euskal Herria Bilduk eta, zehazki, honako arau hauetan bildutako xedapenei jarraikiz: datu pertsonalen tratamenduari eta datuen zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko araudiaren arabera, baimendu egiten da erabiltzaileak webgune bidez, formularioen eta betetzeko eremuak dituzten harpidetze-erreminten bidez, helbide elektronikoaren bidez eta beste mezularitza-aplikazioen bidez emandako datu pertsonalak EH Bilduren erantzukizuneko fitxategian sartzea, erakundearen helbidea honako hau delarik: Pilotegi 2, PK 20018 Donostia. Tratamendu honen xedea harremanetarako pertsonak kudeatzea eta zure eskariari erantzutea da, eta zure harremana posta arruntaren, e-mailaren, telefono-deien eta mezularitza-sistemen bidez kudeatzea, betiere emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.
Datu horiek ez zaizkie hirugarren pertsonei transmitituko eta gorde egingo dira betiere jaso ziren xederako ezinbestekoa edo legitimoa bada. Nolanahi ere, emandako baimena atzera bota nahi duzula adierazteko aukera izango duzu, eta datuetan sartzeko, datuak zuzendu edo ezeztatzeko, tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eskubideak egikaritu ahalko dituzu, baita datuen eramangarritasunerako eskubidea ere. Eskari horiek ehbildu@ehbildu.eus helbide elektronikoan edo Pilotegi 2, PK 20018 Donostia posta-helbidean egin beharko dira, zure izena, abizenak eta NAN zenbakia adierazita.
Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu dezake pertsona erabiltzaileak, edo dagozkion zalantzak erakunde horretako datuak babesteko delegatuarekin harremanetan jarrita argitu, DBAO@ehbildu.eus helbidean.
Emandako datuak egiazkoak eta zuzenak direla bermatzen du bere datu pertsonalak bere borondatez Euskal Herria Bilduri ematen dizkion pertsonak eta erabiltzaileak, eta Euskal Herria Bilduk izango du betiere datu faltsuak eman dituen edozein pertsona eta erabiltzaile https://elkarrekin.ehbildu.eus/ webguneko eta beste komunikazio-kanal batzuetako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean dagozkion gainerako ekintzak alde batera utzi gabe.
Euskal Herria Bilduren Interneteko orriek hirugarrenen beste orri batzuetarako estekak (linkak) bildu ditzakete. Horrenbestez, erakundeak ezin du bere gain erantzukizunik hartu hirugarrenen orrietan agertu daitekeen edukia dela eta.
Euskal Herria Bilduk ezin du bere gain hartu bere orrietan agertutako erabilera oker, desegoki edo lege-aurkakoaren ondoriozko ezein erantzukizun. Legean ezarritako mugekin, Euskal Herria Bilduk ez du bere gain hartzen Interneteko bere orrietan bildutako datuen edo informazioen egiazkotasunik ezaren, osotasunik ezaren, eguneratzerik ezaren eta zehaztasunik ezaren ondoriozko ezein erantzukizun. Edukiek eta informazioak ez dute Euskal Herria Bildu ezertara lotzen, eta ez dira inolako iritzi, aholku edo lege-aholkularitza, azken batean izaera informatzaile eta dibulgatzailearekin soilik eskainitako zerbitzu bat besterik ez baita.